XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bañon eta ¿zer gertatu omen zan? Eldu ziradenean lurruspean aldare bezelako gauz arrigarriyak ikustera eta ots batzubek aditzera, izuturik beste munduko jendeakin topo egin bearko zutelakoan, mendi zulotik atzera irten omen ziraden ez nai beziñ aguro.

Gauz orregatichek chit askok uste izan dute sorgiñ lekuba dala lurruspe ori, eta bertatik zakabanatzen diradela arratsetan, ojuka ibiltzeko eta lixiba jotzeko ere bai, Albistur, Tolosa, Bidani, Errezil eta Aldabako erreka zuloetara; eta sorgiñ oyek berak ere diradela gaubaz bide izkiñ ta bazterretara irten diradenak jendea izutzera, edota gaitz egitera ere bai onenean.

Ez dirade guchi neronek ezagutu izan ditudanak aitatu ditudan lekubak arratsean igarotzeko beldurrez zeudenak, Mendikota-ko sorgiñagatik.

Iduripen eta sinismen aregoak ere izandu dira aurreko eunkidetan Mendikota-ko sorgiñen gañean, eta berealaxen esango ditut nik dakizkidan erara.

Ezkutamena

Lengo denbora zar-zarretako kristaben izu eta atzerapena Mendikota-n dadukagun lurrusperako, zertatik omen datorren esatera noa.

Kristautasuneko amasei-garren eta amazazpi-garren gizaldiyetan osoro siñisten zan sorgiñetan, edota Deabrubarekin bat ziraden gizaseme ta emakumetan.

Emezortzi-garren gizaldiyan ere oraindik naikoa eta geyegi sinisten zan.

Eta sinismen au leku eta bazter guziyetan zegoan, osoro jakintsutzat zeuden askoren artean ere bai; ainbeste eze, Gaspar Skoto zeritzayon izkribatzalle aundiyak berak erakusten zuban, eta batere plametitu gabe alare: osoro gauza jakiña dala, zalantza gabea, egoan bezela eramanak diradela sorgiñak beren batzerretara.

Eta batzar oyek egiñ oi zituzten sorgiñak, liburu zarretan nik irakurri dedanez, mendi baztarretan edota lurruspetan.

Billera oyetara Deabruba etortzen omen zan aker adardun beltzaren ichuran, eta jira-biraka onek ateratzen zuban adar soñubaren antzeko otsera danzatzen ziran sorgiñ guziyak, zijoazela danz ondoan banan-banan eta (...).